57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

Trukerako eskaintza publikoa

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 130.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Udalak eskaintza publikoan salgai atera nahi du Udalaren jabetzakoa (ondare ondasuna) den finka. Hona hemen:

Hiri finka Navas de Tolosa kalean, 2. poligonoan, 630. lurzatiaren zati bat, Bodegas alderdian, 84 metro karratukoa. Mugak: iparraldean, Udalaren jabetzakoa; hegoaldean, Navas de Tolosa kalea; ekialdean, Udalaren jabetzakoa (630. lurzatiaren gainerakoa); eta mendebaldean: 378. lurzatia.

Hona hemen trukatu nahi den finkaren ezaugarriak:

Hiri finka, 105 metro karratukoa, Fronton kalea ixten duena, Bodegas alderdian.

Trukerako eskaintza publiko honen ezaugarriak betetzen dituen ondasunen titularrak bere eskaintza aurkezten ahal du udal idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sartagudan, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0303901