57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsirik

Buñuelgo Udalak, aurtengo apirilaren 3an egin osoko bilkuran, Udalaren 2002. urteko aurrekontu arruntari eta "San Gregorio" Zahar Etxeko aurrekontuari eginiko aldaketen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0303895