57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, kreditu gerakinak, diruzaintzako gerakinak eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2003ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra eta haren erakunde autonomo diren Musika Eskolarena eta "San Gregorio" Zahar Etxearena. Halaber, Udalaren aurrekontu horri kreditu gerakinak eta diruzaintzakoak atxikitzea eta Udalaren 2003. urteko plantilla organikoa onetsi zituen hasiera batez.

Jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Buñuelen, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0303894