57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L O I B A R

Aurrekontua hasiera batez onetsita

Olloibarko Udalak, 2003ko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2003ko ekitaldiko aurrekontua hasiera batez onestea eta espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuta, interesatuek 15 eguneko epean aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragatearekin batera.

Olloibarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Oscar Razquin Larráyoz.

Iragarkiaren kodea: A0303791