57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra

Etxarri-Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak hasiera batez onetsi zuen 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, 2003ko martxoaren 14an egin batzarrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, aurrekontu hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, udal idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta hiruko apirilaren batean. Mankomunitateburua, Egoitz Verdugo Markotegi.

Iragarkiaren kodea: A0303663