57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2002ko kontuak

Etxarri-Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, Kontuen Batzorde gisa eraturik, adostasun txostena eman zien 2002ko ekitaldiko kontuei, 2003ko martxoaren 14an egin batzarrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 242.ean ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta hiruko apirilaren batean. Mankomunitateburua, Egoitz Verdugo Markotegi.

Iragarkiaren kodea: A0303662