57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

AR-5eko E sektoreko birzatiketa hasiera batez onetsita

Azkoiengo Udalak, 2003ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea AR-5 banaketa eremuko E unitatea birzatitzeko proiektua, Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 161 eta 156. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Azkoienen, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: C3096754