57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2003ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, "La Dehesa" alderdiko 22 metro karratuko herrilurra desafektatzea erabaki zuen.

Desafektazioaren xedea da aipatu lur hori Fuerzas Eléctricas de Navarra, S.A.ri lagatzea, bertan kabina bat ezartzeko, hain zuzen ere Castejongo Ziklo Konbinatuko Zentral Termikoen atmosferako kutsadura zaintzeko sarerako.

Aditzera ematen da, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta NTEOEren 143.ean ezarritakoari jarraituz.

Funesen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0303666