57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Funesko Udalak, 2003ko martxoaren 27an egin bilkuran, erabakia hartu zuen hasiera batean onesteko Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketaren proiektua, José Luis Martínez Navarro jaun arkitektoak prestatua, 2003ko otsailaren 7an ikus-onetsia eta Enrique Terés Cirauqui jaunak sustatua. Xedea du hiri lurzoruaren sailkapenean aldaketa egitea, lurzoru generikoa gabe hiri lurzorua izan dadin hemendik goiti, eta jarduketa unitate berria sortzea, sustatzaileak familia bakarreko etxebizitza eraiki ahal izan dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bitarte horretan espedientea interesatuen eskura egonen baita udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 4ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Funesen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0303667