57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Nabaskoze aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finken jabetza hartzea aditzera ematen duena.

2003ko martxoaren 3an Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez xedatu da interesatuei ematea Nabaskoze aldeko ordezkapen finken jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Nabaskozeko Herriko Etxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Foru Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea % 3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera peritoen irizpena aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuko erregistro orokorrean Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorririk. Nafarroako Foru Administrazioko edozein erregistrotan aurkezten ahalko dira.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren zazpian._Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: C3075195