57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. 31R001/12/2003 dosierra jakinarazteko ediktua.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan eta 135. artikuluan agindutako jakinarazpena ezinezkoa izan da, kasu honetan Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuko zuzendariak 2003ko otsailaren 20an eman eginbidearena, 31R001/12/2003 zehapen dosierra irekitzen duenarena alegia, eta dosier horren instruktoreak egindako karguen pleguarena. Horregatik, honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa, azken helbideko Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarriz:

Eginbidearen hartzailea: Ventanas Burlada 2000, S.L. Helbidea: San Juan kalea, 8, Burlata.

Enpresa interesatuak, aipatu egintzen eduki osoaren berri izan nahi badu, 10 egun baliodun ditu, iragarki hau argitaratu ondotik, Nafarroako Gobernuko Kontsumo Ataleko bulegoetan agertzeko, Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean, "Fuerte del Príncipe II" eraikineko bigarren oinean.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusia, Javier Taberna Aldaz.

Iragarkiaren kodea: C3075423