57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Enplegurako laguntzen segimenduaren jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 184/99 espedienteko 2002ko irailaren 18ko idazkiarena.

Aditzera ematen da: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 184/99 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, María Aburubik de Jesús Duarte andreak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2002ko irailaren 18an ebazpen hau eman zen:

"1986ko otsailaren 21eko Ministro-Aginduaren babesean emandako erreferentziazko laguntzari dagokionez, ikusi da, laguntza emateko ebazpenean adierazi zen epea amaitu dela eta behean "x" baten bidez adierazi den dokumentazioa ez dela aurkeztu, eginbehar hori ezinbestekoa bazen ere.

Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat, 15 egun balioduneko epea ematen zaizu, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak eta/edo horren inguruan bidezko iruditzen zaizkizun alegazioak aurkez ditzazun." Epe horretan aurkezten ez baduzu, dirulaguntza deuseztatuko da eta emandako dirua Nafarroako Ogasunari itzuli beharko zaio.

Eskatzen den dokumentazioa:

_Gizarte Segurantzaren edo Lanbide Elkargoaren Langile Autonomoen Araubide Berezian alta egoeran dagoela adierazteko agiriaren fotokopia konpultsatua.

_Lizentzia fiskalean edo JEZean alta egoeran dagoela adierazteko fotokopia konpultsatua.

_Udalaren ziurtagiria, Lizentzia Fiskalaren edo JEZaren ordainketan egunean dagoela adierazteko (edo ordainketa egiaztatzeko erreziboak), alta eta bajak espresuki aipatuta, horrelakorik baldin badago.

_Gizarte Segurantzaren, Mutualitatearen edo kasuko Elkargoaren ziurtagiria, autonomoen kotizazioen ordainketan egunean daudela adierazteko (edo ordainketen erreziboak), altak eta bajak espresuki aipatuta, horrelakorik badago".

Eta aipatu interesatua, azken helbide ezaguna Iruñean, Nafarroako etorbidea, 6-1.a, B atean izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari deuseztapenaren ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemezortzian._Enplegua Sustatzeko Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: A0302149