57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Enplegurako laguntzen segimenduaren jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 204/99 espedienteko 2002ko urriaren 16ko idazkiarena.

Aditzera ematen da: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 204/99 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Arantzazu Urrutia Idoate andreak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2002ko urriaren 16an idazki hau eman zen:

"1986ko otsailaren 21eko Ministro-Aginduan aurreikusitako laguntza dela eta, aditzera ematen dizugu Langile Autonomoen Araubide Berezian baja hartu duzula mailegua amortizatzeko aurreikusitako epea amaitu baino lehen.

Arau-hauste hori dela eta, emandako diru-laguntzetik dagokion zatia kenduko zaizu, non ez duzun agiri bidez justifikatzen jarduera zure nahiaz kanpoko beharrek bultzatuta utzi behar izan duzula.

Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat, 15 egun balioduneko epea ematen zaizu, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, horren inguruan bidezko iruditzen zaizkizun agiri eta alegazioak aurkez ditzazun."

Eta aipaturiko interesatua, azken helbide ezaguna Iruñean, Remiro Goñi kalea 2-2.a, D atean izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari idazki horren berri ematen zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamaseian._Enplegua Sustatzeko Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: A0302148