57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

175/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, oinarrizko kontserbatorio izandako Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2003ko deialdiaren oinarriak onesten dituena. I. eranskinean ageri dira.

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez, Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri ziren. Musika eskola batzuek ireki eta funtzionamenduan jartzeko baimena jaso dute eta, beraz, denetan entitate titularrak bere gain hartu du musika eskolaren sostengu ekonomikoa, Foru Dekretu horren 20. artikuluak ezartzen duen bezala.

Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak badu aurrekontuko kontusail bat Udalen Oinarrizko Musika Kontserbatorio izan zirenak finantzatzen laguntzeko.

Foru Agindu honen xedea da deialdi bat onestea, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedaturikoaren arabera emanen diren dirulaguntzen gaineko arauak ezartzeko. Aipatu Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Gobernua arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.c) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Oinarrizko kontserbatorio izandako Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2003ko deialdiaren oinarriak onestea.

2. Foru Agindu hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau eta I. eta II. eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamabostean._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Oinarrizko kontserbatorio izandako Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2003ko deialdiaren oinarriak

1._Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki administrazioak edo haiei loturik edo haien menpe dauden entitateak titular dituzten musikako oinarrizko kontserbatorio izandakoetarako dirulaguntzen kontzesioa arautzea, 2003. urtean.

2._Onuradunak.

Zilegi dute deialdi honetako dirulaguntzak eskatzea musika eskolen titular diren toki administrazioek edo haiei loturik edo haien menpe dauden entitateek, betiere eskola horiek ekainaren 3ko 255/1993 Foru Aginduak (ekainaren 28ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko Bigarren Xedapen Iragankorra garatzen duenak, aipatzen baditu eta Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik baldin badaude. Honako hauek:

_Barañaingo "Luis Morondo" Musika Eskola.

_Burlatako "Hilarión Eslava" Musika Eskola.

_Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskola.

_Iruñeko "Joaquín Maya" Musika Eskola.

_Zangozako "Juan Francés Iribarren" Musika Eskola.

_Tafallako Musika Eskola.

_Tuterako "Fernando Remacha" Musika Eskola.

3._Aurreikusiriko laguntzak.

Deialdi honetan arauturiko laguntzak musika eskolen mantentze eta funtzionameduaren finantzazioan hein batean laguntzeko erabiliko dira 2002/2003 ikasturtean, betiere eskola horien diru iturria titularren ekarpenak eta ikasleek ordaintzen dituzten tarifa edo prezio publikoak badira.

Horrenbestez, Foru Agindu honen arabera musika eskolen mantentze eta funtzionamendurako emanen diren dirulaguntzak LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetarako izanen dira osorik.

4._Eskaera egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskatzaileek eskabidea aurkeztu behar dute, Departamentu honetako Ikastetxeen et Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzendua, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako tokietan, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4.2. Legezko ordezkariak aurkeztuko du eskabidea eta, horretarako, ahalordeturik egonen da musika eskolaren titularra den entitatearen organo eskudunaren erabakiaren bidez. Entitatea udal bat ez bada, estatutuak aurkeztu beharko dira.

4.3. Eskabidearekin batera honakoak aurkeztuko dira, Foru Agindu honen II. eranskineko ereduaren arabera:

4.3.1. Musika eskolaren dirusarrera eta gastuen 2002ko aurrekontu burutuak, eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsiak. Horietan zehaztuko dira, gutxienez, udalek edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateek, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, beste administrazio publiko batzuek eta partikularrek emandako dirusarrerak. Gastuen aurrekontu finkatuan zehaztuko dira, gutxienez, irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta kontserbazio gastuak.

4.3.2. Eskolaren dirusarrera eta gastuen 2003ko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko lerroaldean aipaturikoak zehaztuko dituena. Hori izan ezean, 2002ko aurrekontu burutua hartuko da kontuan.

4.3.3. Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2002/2003 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.

4.4. Dirulaguntza eskaera ez bada osorik bete edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren atalak behar bezala egiaztatu ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio entitate titularrari; horretarako hamar egun balioduneko epea izanen da gehienez ere, jakinarazpen egunaren ondokotik hasita. Eskaturiko agiriak osatzen ez badira, musika eskolaren titularrak dirulaguntza lortzeko izan dezakeen eskubidea galdu eginen du.

5._Dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura.

5.1. Deialdi honetako dirulaguntzak 2002tik 2003ra luzatu den gastuen aurrekontuko "Udal musika eskoletarako dirulaguntzak" izeneko 41610-4600-422900 kontusailaren kargura emanen dira. Gehienez ere 820.038 euro eginen dute.

5.2. Aurrekontuko kontusail horretako 738.034 euro banatuko dira eskola bakoitzean matrikulatuta dauden ikasleen zuzeneko proportzioan (eskola guztien kopurua aldean jarrita), ondoko ponderazio-indizeen arabera:

_1 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako hasierako ikasleentzat, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 2. atalak aipatzen dituen lautik zazpi urte bitarteko ikasleentzat alegia.

_2/3 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako ikasgai osagarriak ikasten dituztenentzat, zortzi urte beteak baldin badituzte eta abenduaren 213ko 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluan sartuak badira, edo eskolako kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzen badute, foru dekretu bereko 9.1.c artikuluak dioenarekin bat.

_2,5 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako instrumentu-edo kantu-ikasleentzat, zortzi urte beteak badituzte eta eta aldi berean irakasgai osagarrien klaseak hartzen badituzte edo parte hartzen badute ahozko zein instrumentuzko taldeetan, 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluak ezartzen duen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentuko ikasleen eta irakasgai osagarrikoen edo instrumentu-edota kantu-taldeetako kideen arteko gutxienekoa.

Aurreko hiru atalek aipatzen duten adin-betebeharra betetzeko, aipatzen den adina 2002. urtea betea izan beharko da.

5.3. Lehen banaketa hau behin-behinekoa izanen da, Foru Agindu honetako 5.2. puntuari dagozkion dirulaguntzak onesten dituen behin-behineko ebazpenari egiten zaizkion erreklamazioei edo errekurtsoei erantzuna eman arte. Gainerakoa, hots 82.004 euro, erreklamazioei aurre egiteko edo behin-behinekoz emandako dirulaguntza osatzeko erabiliko dira, eta behin betiko bihurtuko da, 5.2. ataleko irizpide berekin.

5.4. Eskola bakoitzarentzat 5.2 eta 5.3 ataletan ezarritakoa aplikaturik lortzen den zenbatekoa ez da izanen entitate titularrak eskolaren funtzionamendu eta mantentzerako 2002an jarritako diru kopurua baino handiagoa; diru kopuru hori ekitaldi horretako aurrekontu burutuan sartuta egonen da.

Eskola bakoitzarentzat 5.2 eta 5,3 ataletan ezarritakoa aplikaturik lortzen den zenbatekoa ez da izanen eskolaren 2003ko gastuen hasierako aurrekontuaren % 33 baino handiagoa.

Aurreko bi lerroaldeetan ezarritako gehienekoak gaindituz gero, lortutako laguntzaren zenbatekoa murriztu eginen da gehieneko horiek gaindi ez daitezen.

Aurreko lerroaldea aplikatzeagatik eskuragai gelditzen den kopurua erreklamazio posibleei aurre egiteko edo behin-behinekoz emandako dirulagutnza osatzeko erabiliko den 5.3. puntuko zenbatekoari gehituko zaio eta horregatik berriro eta behin bakarrik banatuko da Musika Eskolen artean, 5.2 atalean ezarririko irizpide berei jarraikiz, baldin eta haien dirulaguntzak 5.4 atalean ezarririko mugak gainditu ez baditu, hala 5.2 atalean aipatu banaketan nola 5.3 atalean.

5.5. Eskola bakoitzean instrumentu, maila eta irakasgai osagarri ezberdinetan eta hastapenean dauden ikasleen kopurua, dirulaguntzaren kalkulua egiterakoan kontuan hartuko dena, Departamentu honetako Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren esku dagoena izanen da.

Horretarako, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, foru agindu hau igorri eta hilabeteko epean, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura eskola bakoitzeko ikasle kopuruaren egoera-orriak eramanen ditu, eskola bakoitzak ematen dituen ikasketa planen, mailen, instrumentuen eta irakasgai osagarrien eta musika hastapenaren arabera sailkatuak. Kanpoan utziko dira musika eskolak baimenduak ez dituen instrumentu, ikasketa plan edo mailetan ari diren ikasleak.

6._Dirulaguntzak ematea.

Deialdi hau ebatziko da, Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusi ondoren, Hezkuntza zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, Foru Agindu honen 4. eta 5.3 puntuetan ezarritako epea bukatu eta hurrengo hiru hilabeteen barnean. Epe horretan ebazten ez badira, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira.

Entitate titularrak dirulaguntza hauetatik kanpo geratuko dira, baldin eta 4. atalean aipaturiko epean atal horretako agiri guztiak aurkezten ez badituzte edo Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eramaten ez badituzte eskolako ikasleen matrikulako datuak.

7._Onuradunaren betebeharrak.

Dirulaguntza hauen onuradun diren entitateek hartutako dirua Foru Agindu honen 3. atalean aipatzen den helbururako erabili beharko dute.

Horretarako, entitate titularraren organo eskudunak, alkatearen edo organo horretako buruaren ikus-onetsiarekin, ziurtagiria emanen du eta bertan adieraziko du jasotako fondoak musika eskolaren diru-sarreren aurrekontuan sartu direla, musika eskolaren gastuak finantzatzeko helburua ez duten bestelako kontusailetara eraman ez direla eta Foru Agindu honen xederako erabili direla. Ziurtagiri hori Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan aurkeztuko da 2004ko martxoaren 1aren aurretik.

Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, onuradunek, hartutako dirua dirulaguntzaren helbururako erabili ez badute, Foru Ogasunari itzuli beharko diote.

8._Bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez emanen diren dirulaguntzak bateragarriak izanen dira Administrazio honek, beste edozein Administrazio Publikok, erakunde publiko, pribatu edo partikularrek, nazionalak nahiz nazioartekoak direnak, emandako dirulaguntzekin.

9._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, deialdi hau argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Diruzaintzako saldoa, 01/12/31n

...............(e)ko Musika Eskolaren 2000rako Dirusarreren eta gastuen aurrekontu burutua

Dirusarreren aurrekontua

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak:

_Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

_Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak:

_Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua._Ondareko dirusarrerak:

_Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea:

_Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua._Kapital-transferentziak:

_Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak_Finantza-aktibo eta pasiboak.

_-Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua._Langileen soldatak:

_Irakasleak

-Lansari gordinak

-Entitatearen kargurako kostu sozialak

_Irakasle ez diren langileak

-Lansari gordinak

-Entitatearen kargurako kostu sozialak

II. kapitulua._Gastu arruntak:

_Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak:

_Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua._Inbertsio errealak:

_Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

_Hobetzeko lanak

VIII. eta IX. kapituluak_Finantza-aktibo eta pasiboak.

_Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira

............(e)n, 2003ko .........ren ..........(e)an.

I. O.

Alkatea edo entitate titularreko burua Udaleko edo entitate titul. idazkaria

Diruzaintzako saldoa, 2002/12/31n

..............(e)ko Musika Eskolaren 2003rako Dirusarrera eta Gastuen Aurrekontu finkatua

Dirusarreren aurrekontua

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak:

_Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

_Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak:

_Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua._Ondareko dirusarrerak:

_Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea:

_Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua._Kapital-transferentziak:

_Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak_Finantza-aktibo eta pasiboak.

_Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua._Langileen soldatak:

_Irakasleak

-Lansari gordinak

-Kostu sozialak

_Irakasle ez diren langileak

-Lansari gordinak

-Kostu sozialak

II. kapitulua._Gastu arruntak:

_Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak:

_Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua._Inbertsio errealak:

_Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

_Hobetzeko lanak

VIII. eta IX. kapituluak_Finantza-aktibo eta pasiboak.

_Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira

..........(e)n, 2003ko ........ren ............(e)an.

I. O.

Alkatea edo entitate titularreko burua Udaleko edo entitate titul. idazkaria

Iragarkiaren kodea: A0304135