57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

124/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, San Adriango Udal Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasgai gehiago eskaintzeko.

Francisco Jimeno Tres San Adriango Udal Musika Eskolaren Udal Patronatuko lehendakariak baimena eskatu du "perkusioa" musika tresna irakatsi ahal izateko.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematen zaio San Adriango Udal Musika Eskolari (31008712 kodea duenari) "perkusioa" musika-tresna irakasteko, 2003/2004 ikasturtetik aitzina. 2. Hemendik aurrera, ikasgai hauek izanen dira Eskolan, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 1. idatz-zatian aipaturiko "oinarrizko eskaintza" eta espezialitate instrumental hauek: soinu handia, klarinetea, zeharkako txirula, gaita, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba-bonbardinoa eta biolina.

3. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru Dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela Foru Agindu honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Foru Agindu hau igortzea San Adriango Udalaren Musika Eskolako Patronatura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioaren Kudeaketarako Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0302936