57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Amaiur ikerketarako baimena, 3478 zenbakikoa, behin betikoz onartzeko iragarkia.

Losas Elizondo C.B. enpresak Amaiur izeneko, 3478 zenbakiko, 32 meatze laukiko ikerketarako baimena eskuratzeko aurkeztu duen eskaera behin betikoz onartu da. C) Atalean baliabide batzuk ikertzeko izanen da. Lan horiek Azpilkueta-Baztango mugapean egitekoak dira, eta izen hau dute:

ERPINA LONGITUDEA LATITUDEA

1 1&deg. 32' 40.00 43&deg. 11' 40.00

2 1&deg. 30' 40.00 43&deg. 11' 40.00

3 1&deg. 30' 20,00 43&deg. 10' 40.00

4 1&deg. 32' 40.00 43&deg. 10' 20,00

PP 1&deg. 32' 40.00 43&deg. 11' 40.00

Longitudeen erreferentziak: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Aditzera ematen da interesatu diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Fuerte del Príncipe II. eraikinean, Tomás Caballeroren parkeko 1eko 5. oinean, Iruñean, 8:30etik 14:30 arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean, hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Erregimenerako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan._Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: C3062923