57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

744/2003 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko hotz-plantak handitu eta bat egiteko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Ospitaleko hotz-plantak handitu eta bat egiteko obrarako, honako baldintza hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko hotz-plantak handitu eta bat egiteko obra.

_Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, presarik gabekoa.

_Hasierako prezioa: 317.924,71 euro (hirurehun eta hamazazpi mila bederatziehun eta hogeita lau euro eta hirurogeita hamaika zentimo), BEZa barne.

_Enpresaren sailkapena: J taldea, 2. azpitaldea, C kategoria.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: 2003ko ekainaren 3a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Ekainaren 20an, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak: Copia enpresan (Pío XII.a etorbidea, 13-behea, Iruña), tel.: 948 27 27 28. Faxa 948 -171487

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0304130