57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabortz egunez jendaurrean egonen dela ondotik aipatzen den espedientea udal bulegoetan, epe horretan, jarduerak ukitutakoek bidezko ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Composites Gurea, S.A. Jarduera: Zurgindegia handitzea. Tokia: Alkaiaga industrialdea, Baldrun karrika, 1 eta 3.

Lesakan, bi mila eta hiruko apirilaren hamabortzean. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0304323