57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan, 15 egunean, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den instalazioaren gaineko espedientea. Epe horretan egoki juzgatzen diren oharrak onartuko dira:

Eskatzailea: Montajes Castejón, S.L. Jarduera: estalkiak eta iragazgaizpenak muntatzeko materiala biltegiratzea. Tokia: Castejongo industrialdea, 15. lurzatia.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0303773