57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta honen garapenerako otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan ezarritakoari jarraiki, aditzera ematen da Udaletxeko bulegoetan jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamabost egunez, ondotik aipatzen den instalazioaren gaineko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Hierros Leitza, S.L. Jarduera: altzairuzko hodiak moztea. Tokia: Iñurrista industrialdeko P12-P18 bitarteko partzelak.

Guzti hau argitara ematen da orok jakin dezan.

Leitzan, bi mila eta hiruko apirilaren bian. Alkatea, Tomás Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0303706