57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

183/2003 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasaguneak kentzea 118/396 eta 119/907 k.p.en artean, Caparrosoko mugapean" izeneko eraikuntza proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta hura behin betikoz onesten duena.

Ekainaren 25eko 622/2002 Ebazpenaren bidez onespen teknikoa eman zitzaion "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasaguneak kentzea 118/396 eta 119/907 k.p.en artean, Caparrosoko mugapean" izeneko oinarrizko proiektuari eta jendaurrean jarri zen. Ebazpen hori 2002ko 89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, uztailaren 24an.

Ebazpen horren bitartez, ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera eman zitzaion eta proiektua jendaurrean jarri zen, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak jakinarazi duenez, proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen jabeek ez diote alegaziorik aurkeztu proiektuak garatzen duen irtenbideari horretarako epean.

Bere txostenean Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak dio, bestetik, lehen prestaturiko oinarrizko proiektua eraikuntza proiektu bihurtu dela. Bilakaera honetan kontu hauek aipatzekoak dira:

a) Aldaketa txiki batzuk gertatu dira ukituriko lurzatietan behin betikoz okupatu beharreko eremuetan. Zerrenda horretan Rockwool Peninsular, S.A. enpresa ageri da lehenbizikoz. Haren behin betiko okupazioa 143 metro karratukoa da. Komenigarritzat jo da 1.405 metro karratuko herrilurrak, Caparrosoko Udalarenak, aldi baterako okupatzea, obrako lanetarako. Eranskin gisa obrek behin betikoz eta aldi baterako ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda berria ematen da.

b) Hobekuntza berrien ondorioz, eta batik bat unitateen prezioak egokitu eta eguneratu direnez, obrak egiteko aurrekontu berriak 1.015.658,01 euro egiten du. Horretarako epea betiere 7 hilabetekoa izanen da.

Izapidaketa guztiak eginik, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak proposatu du proiektua eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onestea.

Horri lotuz, esan beharra dago, nahitatezko desjabetzapenari buruzko legeetan xedaturikoa betetzeko, proiektu honen behin betiko onespenari Lurreko Garraioen Antolaketari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 153. artikuluan eta uztailaren 6ko 780/2001 Errege Dekretuko 235. artikuluko 7. idatz-zatian aurreikusirikoa aplikatu behar zaiola. Horiek direla-eta, obrak onura publikokotzat eta interes sozialekotzat jo eta ukituriko lurrak presaz okupatuko dira.

Horiek horrela, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan adierazitakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasaguneak kentzea 118/396 eta 119/907 k.p.en artean, Caparrosoko mugapean" izeneko eraikuntza proiektua eta hark ukituriko eskubide eta ondasunen zerrenda behin betikoz onestea. Haren aurrekontuak 1.015.658,01 euro egiten du eta hura egiteko epea zazpi hilabetekoa da. Zerrenda Ebazpen honen eranskinean doa.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Rockwool Peninsular, S.A. enpresari, Caparrosoko Udalari eta Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

BARASOAINGO UDALERRIA

01 CAPARROSOKO UDALAREN HERRILURRAK P3106400 I 3.255 _ 2 393 ALORRA

02 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ABELBIDEAK) 931000002 755 _ 2 10 ABELBIDEA

03 RENFE. ONDARE BURUTZA G28016749 929 _ 2 87 BIDEA

03 RENFE. ONDARE BURUTZA G28016749 1.188 _ 5 622 BIDEA

05 CAPARROSOKO UDALAREN HERRILURRAK P3106400 I 7.406 1.405 5 646-A LARREAK

06 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ABELBIDEAK) 931000002 8.418 _ 5 66 ABELBIDEA

07 ROCKWOOL PENINSULAR, S.A. A31644578 142 _ 5 827 LARREAK

Iragarkiaren kodea: A0303002