57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Artaxoako udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Artaxoa.

Artaxoan, bi mila eta hiruko apirilaren zortzian. Alkatea, Jesús Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0304474