57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Aldaketa hasiera batean onetsirik Udalaren 3. osasun ordenantzan, Ostalaritzako establezimendu eta gisakoen gainekoan

Iruñeko Udalak, 2003ko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik txostenak eta espedienteko gainerako dokumentazioa, erabaki da: 56 bis artikuluaren aldaketa hasiera batean onestea, Udalaren 3. osasun ordenantzan, Ostalaritzako establezimendu eta gisakoen gainekoan, espedientean dagoen testuari jarraikiz.

Tramita bedi espedientea erregelamenduaren ariora.

Artikulu horren testua jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, eta azter daiteke Herriko Etxeko ediktuen oholean eta Ingurugiro eta Osasun alorrean, San Saturnino karrikako 2an. Epea irekia gelditu da, behar diren alegazioetarako, eta 30 egun baliodun geroago amaituko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lehenean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0303829