57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak, diru-prestazioak emateko, errehabilitazio etxeetako egonaldietarako. 2003ko ekitaldia

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2003/04/10ean emandako 1/SS ebazpenaren bitartez, oinarri erregulatzaileak onetsi dira, diru-prestazioak emateko, errehabilitazio etxeetako egonaldietarako, 2003ko ekitaldian, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 42.981 euro

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea 7 eta 9) eta Iruñeko Udalaren auzo-unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren auzo-unitateetan, 03/12/31 bitarte. Mugaeguna baliogabea izanez gero, hurrengo lehen egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira proposamenak.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0304288