57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

102/2003 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Orreagako Errege Kolegiatako Benefiziodunen Etxea berritzeko lanak (2. fasea) kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du, Orreagako Errege Kolegiatako Benefiziodunen Etxea berritzeko lanak (2. fasea) kontratatzeko, lehiaketa murriztuaren bidez eta presako prozeduraz, ondoko baldintzei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Orreagako Errege Kolegiatako Benefiziodunen Etxea berritzeko lanak (2. fasea) kontratatzea.

_Adjudikatzeko modua: lehiaketa murriztua, presako prozeduraren bidez.

_Hasierako prezioa: 530.330,53 euro.

_Lanak egiteko epea: bederatzi hilabete.

_Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta bederatzi egun naturaleko epean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko erregistroan, Iruñeko Santo Domingo kalean, 8. zk. Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

_Parte hartzeko eskabideak irekitzeko toki-egunak: parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun balioduneko 9:00etan.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: hamabost egun naturaletan, lehiaketan parte hartzeko gonbitaren egunetik aurrera.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun balioduneko 9:00etan, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta dokumentazio teknikoa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalean egonen dira aztergai (Santo Domingo kalea, 8, Iruña31001).

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zortzian._Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0304016