57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarriak onestea, gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak emateko, giza-eskubideei buruzko proiektuetarako. 2003. urtea

Iruñeko Alkatetzak 2003/04/10ean emandako 3/SS ebazpenaren bidez, onetsi egin dira 2003. urtean Gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak emateko oinarriak, horiek giza-eskubideei buruzko proiektuak egin ditzaten, betiere jarraian zehazten diren baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: goian aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 48.080,97 euro.

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), betiere eskatutako agiriekin batera, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Gehieneko epea egun baliogabe batean amaituz gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkezten ahalko dira proposamenak.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamabostean. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatuak, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0304249