57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Dirulaguntzen deialdi publikoaren oinarriak, garapen bidean dauden herriekin lankidetza proiektuak garatzeko, 2003. urtean

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2003/04/08an emandako 2/SS ebazpenaren bidez onetsi egin dira Dirulaguntzen deialdi publikorako oinarriak, garapen bidean dauden herriekin lankidetza proiektuak garatzeko, 2003. urtean, jarraian zehazten diren ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusi zenbatekoa, gehienez ere: 919.796 euro.

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea 7 eta 9), eta Zapateria kalea, 40-3.ean.

Eskaerak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea 7 eta 9), betiere eskatutako agiriekin batera, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina (Mugaeguna baliogabea izanez gero, hurrengo lehen egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira eskabideak).

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamarrean. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0304234