57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

2003ko aurrekontu orokor eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2003ko apirilaren 11n egindako bilkuran:

Hasiera batez onestea 2003 urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra.

Hasieta batez onestea 2003 urteko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulutan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan; eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan.

Goizuetan, bi mila eta hiruko apirilaren 14an. Alkatea, María Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0304225