57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikorako deialdia, 2003. urteko Sanferminetan komun mugigarriak paratu, mantendu eta zaintzeko kontratazioa egiteko

Alkateak 2003ko apirilaren 2an emandako ebazpenaren bidez, lehiaketa publikorako dei egiten da, 2003. urteko Sanferminetan sarera lotutako 6 komun eta 106 komun kimiko mugigarri paratu, mantendu eta zaintzeko kontratazioa egiteko.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.

Gehieneko aurrekontua: 84.000,00 euro.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean (Merkatuko kalea, 7-9 behea, Casa Marceliano) hogeita zazpigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguetan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute, indarrean den legediari jarraituz.

Klausula ekonomiko-administratiboen eta agindu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude Iruñeko Udaleko Kudeaketa Zuzeneko Zerbitzuan (Merkatuko kalea, 7-9).

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0304059