57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Cantolaguako kirol instalazioen kudeaketa integralaren zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratua

Zangozako Udalak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: Cantolaguako kirolgunean diren instalazioen eta baldintzen pleguan jasotako kirol nahiz gorputz eta kirol arloko jardueren kudeaketa integrala.

Kontratu mota: zerbitzu publikoa kudeatzea, errentamenduaren bitartez.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Hasierako prezioa: lizitatzaileek proposatzen dutena.

Behin-behineko fidantza: baldintzen pleguan aipatzen dena.

Iraupena: urtebete, hiru urteko epealdietarako luza daitekeena; gehienez ere hamar urte, hasierakoa kontuan harturik.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintzen pleguan aipatzen direnak.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: eskaintzak Zangozako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Mayor, 35-behea), baldintzen pleguan jasotako moduan eta bertako ereduari jarraituz, hogeita zazpi egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: Kultur Etxeko prestakuntza gelan irekiko dira (Alfonso el Batallador kalea, 20), eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Baldintzen plegua udal bulegoetan dago interesatuen eskura.

Zangozan, bi mila eta hiruko apirilaren hamaikan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0304051