57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T U L A I N

Kontzejuko Etxea zaharberritzeko obren lehiaketa

Kontzeju honek plegu itxien bidezko lehiaketa eginen du, Kontzejuko Etxea zaharberritzeko obrak adjudikatzeko, hain zuzen ere Toki Azpiegituren 2001-2003 Planean jasotakoak. Hasierako prezioa 50.348 euro izanen da, BEZa barne.

Proposamenak Anueko (Olague) Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Pleguak Kontzejuaren idazkaritzan irekiko dira, aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Baldintzen plegua eta proiektua Rubio paper dendan daude (Bergamín kalea, 10, Iruña) interesatu guztien eskura.

Etulainen (Anue), bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304047