57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Gobernu Batzordeak, 2003ko apirilaren 4an egin bilkuran, Hirigintzako zinegotzi delegatuak proposaturik, erabaki zuen onestea berez garbitzen den komun-kabina erosi eta Queiles pasealekuan ezartzeko kontratu mistoaren espedientea, lehiaketa irekiaren bitartez eta tramitazio arruntarekin adjudikatuko baita.

Aurrekontua: 60.000 euro.

Eskaintzen aurkezpena: 26 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan.

Plegua: Hirigintzako bulegoan, (Herriko Etxea, 4. solairua, Plaza Vieja, 1 zenbakia).

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Tuteran, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0304045