57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako "Colegio Lourdes" 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxeko ekipamendua erosi eta instalatzeko kontratazioa, lehiaketa publiko eta prozedura irekiaren bidez

Udal honetako Gobernu Batzordeak, 2003ko apirilaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen "Colegio de Lourdes" 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxeko ekipamenduaren eta altzarien erosketa eta instalazioa lehiaketa publikoaren bidez kontratatzeko espedientea onestea. Hasierako prezioa edo gehienekoa berrogeita hamasei mila laurehun eta laurogeita bi euro eta hirurogeita bederatzi zentimokoa da (56.482,69 euro).

Behin-behineko fidantza: mila ehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita bost zentimo (1.129,65 euro).

Hornidura ekarri eta instalatzeko epea: hilabete, adjudikaziotik hasita.

Proposamenen edo eskaintzen aurkezpena: Tuterako Udaleko erregistro orokorra, hogeita sei egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita (jendearendako ordutegia: 8:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 13:30etara, larunbatetan).

Baldintzen plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude, Tuterako Udaleko Gizarte Ongizate sailaren bulegoetan, Díaz Bravo karrikako 26an, baita Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan ere.

Tuteran, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304037