57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

2003rako aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2003ko apirilaren 4an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2003rako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, 2003rako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, erabaki honen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta herriko iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira.

Olaztin, bi mila eta hiruko apirilaren zortzian. Alkatea, Luis A. Besga Baltierra.

Iragarkiaren kodea: A0304004