57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Jendaurreko aldia. Murietako Udalaren herrilurretan kareharriko harrobi bat ustiatzeko baldintza plegua

Murietako Udalak, 2003ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen VRE, S.A. enpresarekin kontratu berri bat sinatzeko baldintzen plegua, hark zehaztuko baitu zer baldintzek arautuko duten herrilur batzuen okupazioa eta "Zorkuna" alderdiko harrobi baten ustiapena, Murietako udalerriko herrilurretan, aurkeztu den ustiapen planean adierazitako lekuan, TAFLko 172. artikuluarekin bat.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egunetan, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Alegaziorik aurkeztu ezean, espedientea igorriko zaio Foru Komunitateko Administrazioari, onets dezan.

Murietan, bi mila eta hiruko apirilaren hamarrean. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: C3106256