57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO H.H.S.EN MANKOMUNITATEA

Horniketa kontratuak adjudikaturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/98 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatuarekin bat, jakinarazten da ezen, Nafarroako Erriberagoieneko H.H.S.en Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2003ko apirilaren 2an hartu erabakiaren bidez, obra-hondakinetarako edukiontziak erosteko kontratua adjudikatu zitzaiola Industrias Bolaños Sanz, S.L.ri. Unitate bakoitza 3.478,84 eurotan (BEZa barne) erosiko da.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/98 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatuarekin bat, jakinarazten da ezen, Nafarroako Erriberagoieneko H.H.S.en Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2003ko apirilaren 2an hartu erabakiaren bidez, amplirolldun kamioia erosteko kontratua adjudikatu zitzaiola Riojana de Automoción, S.A.ri, 110.200 eurotan adjudikatu ere, BEZa barne.

Azkoienen, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan. Mankomunitateburua, Santos Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: A0304010