57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

162/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Imarkoaingo energia berriztagarrien zentro bateraturako informatikako materiala, ikus-entzunezko materiala eta tailerretarako ekipamendua erosteko 244.000,00 euroko gastua egiteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Imarkoaingo energia berriztagarrien zentro bateraturako informatikako materiala, ikus-entzunezko materiala eta tailerretarako ekipamendua erosteko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Xedea: Imarkoaingo energia berriztagarrien zentro bateraturako informatikako materiala, ikus-entzunezko materiala eta tailerretarako ekipamendua.

_Aurrekontua: 244.000,00 euro.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun baliodunean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/ inversioneseducacion); halaber, Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 948-426530 eta 948-426606 telefonoetan emanen da haiek eskuratzeko helbidea.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

........................ jaun/andreak, ...........(e)koak, ........ren izenean, Imarkoaingo energia berriztagarrien zentro bateraturako informatikako materiala, ikus-entzunezko materiala eta tailerretarako ekipamendua erosteko 2003ko .....aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

1. lotea._Informatikako materiala: 72.986,00 euro.

2. lotea._Monitorizazio sistema: 22.238,00 euro.

3. lotea._Ikus-entzunezko ekipoak: 7.700,00 euro.

4. lotea._Soldadura ekipoak: 28.600,00 euro.

5. lotea._Elektronika eta komunikazio tresneria: 51.740,00 euro.

6. lotea._Elektrizitate tresneria: 41.236,00 euro.

7. lotea._Elektrizitateko materiala: 19.500,00 euro.

Iragarkiaren kodea: A0304017