57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2003ko martxoaren 21eko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 15. puntuan:

1. Hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntuala, Oronozko 8. exekuzio unitateari buruzkoa, unitate hori birmugatzeko, horren mugek bat egin dezaten lurzati multzoaren mugekin, biak gainjarriak daudenez. Aldaketa, Echeverría arkitektoak prestatu zuen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2002ko azaroaren 21ean ikus-onetsi eta ireki den espedientean dago. Ayete de Gestión, S.L. izan da sustatzailea.

2. Aldatzeko espediente hori jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304009