57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Herrilurraren desafektazioa gero trukea egiteko. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2003ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran:

"Ikusirik Pitillasko landalurren katastroko 7. poligonoko 37. lurzatia, Pitillasko herrilurretakoa, desafektatu eta gero trukea egiteko espedientea; Juan Antonio Otazu Pejenauterekin egin nahi da trukea, harena baita Pitillasko landalurren katastroko 7. poligonoko 34. lurzatia.

Eta kontuan izanik Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 144. artikuluari jarraikiz beharrezkoa dela, gero trukea egin ahal izateko, herrilurra desafektatzeari buruzko hasiera bateko deklarazioa egitea.

Erabaki hau hartu da, Udalbatzako legezko kideen bi herenak ordezkatzen zituen gehiengoarekin.

1. Hasiera batez onestea Pitillasko landalurren katastroko 7. poligonoko 37. lurzatiaren desafektazioa; 3.566,17 m² ditu eta, 5 hektarea baino gutxiago izanik, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 145. artikuluan zehazten diren lurzati txikietako bat da. Ondoren trukea eginen da Juan Antonio Otazurekin, harena baita Pitillasko landalurren katastroko 7. poligonoko 34. lurzatia. Helburua, berriz, elkarrengandik hurbil dauden bi lurzati bateratzea da, aipatutako 34. lurzatia eta 7. poligonoko 35.a (Pitillasko herrilurretakoa) lotzea, hartara herrilurretako lurzati horiek hobetzeko.

2. Halaber, espedienteko agiriak onestea; bereziki, administrazio klausula partikularren plegua, desafektazioaren ondorengo trukea arautuko baitu. Plegu horretako klausula batek adieraziko du lurzati hori Pitillasko herrilurretara itzuliko dela, baldin eta desafektazioa ekarri duten arrazoiak desagertzen badira edo pleguan ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

3. Aldez aurretik iragarkia paratu Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hasierako onespen hau jendaurrean edukitzea Udalaren iragarki oholean, hilabeteko epean eduki ere, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Ezarritako epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko bihurtuko da desafektazioari buruzko erabakia.

5. Erabakia behin betikoa denean, Nafarroako Gobernura igorriko dira Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 144. artikuluak eta ondokoek aipatzen dituzten agiriak eta gainerakoak."

Beraz, irakurri nahi duten interesatuen eskura egonen da aipatu espedientea udal idazkaritzan, esandako ordutegian eta epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal honen iragarki oholean ezarri eta biharamunetik aitzina.

Pitillasen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303996