57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Oihan enkantea

Ezkabarteko Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Austriako 13.721 larizio pinuz osatutako lotea, San Cristobal alderdian, 1.507,00 metro kubiko enbor txiki egiten duena. Hasierako prezioa: 9.795,50 euro.

Proposamenak aurkezteko epea hamahirugarren egun naturaleko eguerdiko ordu batean bukatuko da, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Proposamenak iragarki honi erantsitako ereduaren araberakoak izanen dira. Enkantea egun berean, eguerdiko ordu bata eta laurdenetan eginen da. Parte hartzeko fidantza gisa hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi izana frogatu beharko da.

Espedientea, baldintzen pleguarekin batera, interesatuen eskura dago Ezkabarteko Udaleko idazkaritzan (948-330341 tel.).

Ezkabarten, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkatea, Felix Idoate Munárriz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..........., adinez nagusia; N.A.N. zenbakia: ..........; bizilekua: ..................... (herria, karrika, probintzia). Ezkabarteko Udalak .............. zuhaitz, .............. metro kubiko egiten dutenak, adjudikatzeko enkante publikoa eginen duela jakinik, eta ezaguturik, orobat, adjudikazioa zuzentzen duten baldintzak, onartzen baititut, haren truke zenbateko hau eskaintzen dut: ..............(letraz eta zenbakiz) ............... euro.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0303979