57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa irekia, Barañaingo eremu publikoetan haurrendako bost parke erosi eta ezartzeko kontratua adjudikatzeko

Gobernu Batzordeak 2003ko apirilaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, Barañaingo eremu publikoetan haurrendako bost parke erosi eta ezartzeko kontratua adjudikatzeko lehiaketaren baldintzen plegua onetsi zen, 50.000,00 (berrogeita hamar mila) euroko gehieneko zenbatekoarekin, BEZa barne, eta 5 lotetan banatua. Bakoitzean bi aldagai onartuko dira.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, baldintzen pleguari jarraituz. Plegua udal bulegoetan egonen da eta interesa dutenek kopiak eskura ditzakete bertan.

Barañainen, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0303980