57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Kultura alorraren menpeko eraikinak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko

Alkatetzaren 2003ko apirilaren 9ko 15/CU erabakiaren bitartez, lehiaketa publikorako deia egin da, Kultura alorraren menpeko eraikinak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Dei egilea: Kultura alorra.

Kontratuaren xedea: ondoko eraikin hauek garbitzea: Ziudadela (Armen Aretoa, Bolborategia, Mistoen Aretoa, Labea, Goardia Gorputzaren Aretoa eta Kapera), Liburutegiak (Arrosadia, Etxabakoitz, Yamaguchi, San Pedro eta Orvina II), Descalzos 72 eta Nabarreria, Jus La Rocha eta Iturrama Gizarte eta Kultur Zentroak.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa publiko irekia.

Lizitazio prezioak, gehienez ere:

Ziudadelako eraikinak: 55.000 euro.

1. sektoreko liburutegiak (Arrosadia, Etxabakoitz, Yamaguchi): 39.000 euro.

2. sektoreko liburutegiak (Orvina, San Pedro): 23.000 euro.

Descalzos, 72: 39.000 euro.

Nabarreria Gizarte eta Kultur Zentroa: 23.000 euro.

Jus La Rocha Gizarte eta Kultur Zentroa: 33.500 euro.

Iturrama Gizarte eta Kultur Zentroa: 23.000 euro.

Kontratua burutzeko epea: lehiaketa adjudikatzen denetik urtebete, beste sei urte luzagarria.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: eskaintzak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, Kudeaketa Zuzeneko Zerbitzuaren Bulegoan baitago (Merkatu kalea, 7-9), hogeita seigarren egun naturalera arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira proposamenak.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: proposamenak irekiko dira eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita, hamargarren egun naturaleko edo hurrengo lehen egun balioduneko eguerdiko ordu batean, Kultura alorrean (Descalzos, 72).

Bestelako baldintzak: Udalaren Argibide Bulegoan eta Kultura Alorrean eskura daitekeen baldintza pleguan daude zehazturik.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0303978