57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

2002ko ekitaldiko kontuak

Arbizuko Udalak, 2003ko martxoaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, eta Kontuen Batzorde Bereziaren modura ari zela, legez eskatzen den gehiengoa izanik, adostasun txostena eman zion 2002ko ekitaldi ekonomikoko kontuen espedienteari eta hasiera batez onetsi zuen.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 305. artikuluan xedatutakoa bete dadin. Interesatuek espedientea aztertzen ahal dute udal idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arbizun, bi mila eta hiruko apirilaren bian. Alkate udalburua, Fco. Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0303833