32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Zerbitzuen kontratua

Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2003ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen 2003ko Santa Ana festetarako orkestrak, haurrendako ikuskizunak, errebistak eta "Todo Joven" kontzertuak kontratatzeko espedientea onestea. Oinarrizko aurrekontu edo lizitazioaren gehieneko zenbatekoa 121.888 eurokoa izanen da (ehun eta hogeita bat mila zortziehun eta laurogeita zortzi euro).

Prozedura: lehiaketa irekia eta tramitazio arrunta.

Behin-behineko fidantza: 2.438 euro (bi mila laurehun eta hogeita hemezortzi euro).

Zerbitzua gauzatzeko epea: Tuterako 2003ko herriko festak.

Proposamenen edo eskaintzen aurkezpena: Tuterako Udaleko HLZan, hogeita sei egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epea azken eguneko 13:30etan bukatuko da. Egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Administrazio klausula partikularren plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan (HLZ).

Tuteran, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Zinegotzi delegatua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0302460