32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ezin izan zaio jakinarazi Esteban Mendiburu Guillenea jaunari, 215/02 zehapen prozedura ireki zaiola oihan arloko arauak hausteagatik. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

2120/2002 EBAZPENA, irailaren 4koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Esteban Mendiburu Guillenea jaunari zehapena ezartzen diona, Nafarroako Oihan-ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen aurkako arau-hauste batengatik.

Ikusirik 215/2002 zehapen espedientea, Esteban Mendiburu Guillenea jaunari irekia ekainaren 25ean Ingurumen zuzendari nagusiak emandako 1566/2002 Ebazpenaren bidez, 7 behor larratzeagatik debekatutako lurrean eta pago-berritzeko eremuetan noizean behin sartzeagatik, eta 2002ko maiatzaren 9an Mendizaintzak egindako salaketaren ondorioz.

Karguak jakinarazi ondoren salatuak, horretarako ezarritako epean, alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da zehapen prozedurari segida ematea. Beraz, ezarritako zehapenari bere horretan eusten zaio, hain zuzen ere Nafarroako Oihan ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 13/1990 Foru Legeko 77.2 artikuluko arau-hauste arin bategatik, 76 f) artikuluarekin loturik, debekatutako baso edo oihanetan azienda larratzeagatik hain zuzen, eta Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 116.12. artikuluarekin bat.

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea garatzeko Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 122.a) artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Esteban Mendiburu Guillenea jaunari 120'20 euroko isuna ezartzea Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeko 78 a) artikulua oinarri harturik, bai eta Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 119.1.a) artikulua ere. Hori, hala ere, ez da eragozpen izanen hurrengo lerroaldean xedatutakoaren arabera isuna murriztea erabakitzeko.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 122.12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Kontrol Administratiboaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, -2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurreki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazioaren bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetea igaro baino lehen.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Foru Agindu honen berri emanen zaie espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren lauan._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0300906