28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak hasiera batean onetsirik

Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2002ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran:

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea azterturik eta Udaleko kontu hartzailearen txostena ikusirik,

Erabaki da:

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa hauek onestea hasiera batean:

AURREKONTUKO ALDAKETAK

Kreditu gehikuntza

Kontusaila:

1 4210 62200. Udal liburutegiaren eraikuntza: 120.000,00.

Guztira: 120.000,00.

Finantzaketa:

1.871. Diruzaintzako gerakina gastu lotetsietarako: 47.307,39.

1 755. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza berria: 62.341,00.

1 620. Uste baino dirusarrera handiagoak lurzatien salmentan: 10.351,61.

Guztira: 120.000,00.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikulua betez, interesa duetenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, horretarako hamabortz egun balioduneko epea baitute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: a0301178