28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S P R O N T Z E D A

2003ko karga-tasak onetsirik

Udalak, 2002ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduak xedatutako quorumarekin, karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2003ko ekitaldirako.

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: zerga oinarriari aplikatuta urtean 16.830 euroko bilketa-kuota sortuko duen zerga-tasa.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,65 izanen da.

3._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2 izanen da.

5._Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urte tarte guztietarako indize bakarra ezarriko da, ehuneko 2,5ekoa, bai eta karga-tasa bakarra ere, ehuneko 14koa.

6._Zirkulazioaren gaineko zergaren zerga-tasa Foru Legeak onesten duen bera izanen da.

Erabaki honek 2003. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esprontzedan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: a0301176