28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRALBA DEL RIO

2003ko karga-tasak onetsirik

Udalak, 2002ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduak xedatutako quorumarekin, karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2003ko ekitaldirako.

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa eta sakabanatuena ordainarazteko karga-tasa % 0,17 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,67 izanen da.

3._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2 izanen da.

5._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, % 2,5eko indizea eta % 14ko zerga-tasa aplikatuko dira.

6._Zirkulazioaren gaineko zergaren zerga-tasa, berriz, foru legeak onesten duen bera izanen da.

Erabaki honek 2003. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torralba del Ríon, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: a0301175