28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Kreditu gehikuntza gaitzeko espedientea behin betikoz onetsirik

Berriobetiko Udalak 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko kreditu gehikuntza gaitzeko espedientea onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko urriaren 10ean egin osoko bilkura arruntean. Iragarkia azaroaren 29an argitaratu zen, 2002ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. 535.119,20 euro egiten du, eta 1 432 62201 kontusaila aldatzen du, 1 870 kontusailaren bizkar.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, espedientearen edukiaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsitzat hartu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284 eta 276. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Jarduneko alkatea, Ignacio Lázcoz Lizasoáin.

Iragarkiaren kodea: a0301170