28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Kreditu gerakinak gaineratzeko espedientea behin betikoz onetsirik

Alkatetzaren urriaren 30eko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko kreditu gerakin hitzartu gabeak gaineratzeko espedientea. Iragarkia abenduaren 9an argitaratu zen, 2002ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. 535.119,20 euro egiten du, eta 1 432 60103, 1 432 60104, 1 432 60106, 1 432 62201, 1 441 60101 kontusailak aldatzen ditu, 1 870 kontusailaren bizkar.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, espedientearen edukiaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsitzat hartu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284 eta 276. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Jarduneko alkatea, Ignacio Lázcoz Lizasoáin.

Iragarkiaren kodea: a0301169